Ikusmen urritasuna

  • Zer da?

Ikusmen urritasuna jorratzen hasi aurretik, begiaren egitura nolako den adierazten saiatuko gara eta ondoren begian egon daitezkeen arazoak zeintzuk diren aipatu ere.

Begia ikusmen organo bat da eta globo antzeko bat dela bezala ulertu dezakegu. Hezur baten barnean dago eta gorputz osoan ditugun bezala zainak ere ditu. Nerbio optikoa hau, ikusmen kortesean dago. Horrezkero, beharrezkoa dugu ikusmen organoa bertatik jasotzen dugulako informazioa.

Bestetik, begiak bi egitura dauzka: gardena eta anatomikoa, hau da, gardenak ez direnak.

Gardenaren barnean egitura hauek daude:

  • Kornea: Lente bat da, ez du kolorerik. Transplantatu daiteke gardentasuna guztiz galtzen duenean.
  • Ninia (pupila): Zuloa da. Zabaldu/itxi argiaren eta emozioen eraginez.
  • Kristalinoa: Lente malgu bat da. Enfokatzen dugunean loditu eta argaldu egiten da, zoom bat bezala.
    • Malgutasuna galdu: Bista nekea
    • Gardentasuna galdu: Kataratak
    • Humoreak (begiko likidoak): humore urtsua eta humore beirakada

Begiaren beste egitura anatomikoak dira:

  • Geruzak (pareta): Forma ematen dio begiari. Kanpotik begiratuta:
    • Esklerotika: Kanpoko geruza zuria da, eta gogorrena da. Muskuluak esklerotikan daude itsatsita. Aurreko poloa (kornea dago) eta atzeko poloa (nerbio optikoa bertatik aterako da) du.
    • Koroidea: Erdiko geruza da, odol kapilarrak bertan pasatzen dira, beraz, odol kapilez osatuta dago. Behin kornea kenduta irisa dago. Irisa begiaren kolorea duena da eta koroideaeren plano berdinean dago.
    • Erretina: Barruko geruza da. Bertan kokatuta daude nerbio sistemaren neurona batzuk (neurona hartzaileak) eta, beraz, bertan ikusmenaren informazioa hartzen dute irudiek. Ikusmenaren neurona hartzaileak beraz erretinan daude, ikusmenaren informazioa jasotzen dutenak (argiak, koloreak, irudiak … ).

Begia kanpotik giharrak (muskuluak) dauzka, N.S.P-koak eta horiek dira begia mugitzen dutenak. Tonu muskularra ez bada ona estrabismoa agertzen da, muskuluak tira gehiegi egiten duelako. Goiko giharra uzkurtu egiten da, gora nahi dugunean begiratu edo ezkerreko mugimendua nahi badugu ezkerreko giharra uzkurtuko da.

Irisa konearen atzean dago eta kolorea duena da, beraz, begiaren kolorea irisa da, eta ez kornea. Kornea aurrean dago eta gardena da. Kornea lehengo geruzan edo kapan dago eta irisa, berriz, bigarrenean. Irisaren erdian niniaren zuloa dago (zulo bat da eta beltza da barruan argirik ez duelako) eta hau itxi edo ireki egiten da, baina, nahigabeko mugimendua da. Muskulua ia ez da ikusten, zuloa inguratzen dago eta muskulu hau oso sentikorra da argiari, beraz, argi asko dagoenean ninia itxi egiten da eta argi gutxi dagoenean zabaldu egiten da. Bestalde begiaren mugimenduak nahitaezkoak dira (N.S.P).

Niniaren parean lentea dago, kristalinoa, niniaren zuloaren parean dago, pegatuta eta gardena izan behar du. Bikonbexoa da, malgua, flexiblea, egokitu egiten da, batzuetan lodiagoa jartzen da, eta beste batzuetan estutu egiten da, zoom bat bezalakoa da. Malgutasuna galdu ezkero bista nekea sortzen da, kristalinoak ez du flexibilidaderik, ez du zoom bat bezala funtzionatuko. Kristalinoak bere gardentasuna galtzen duenean, lausotu egiten denean, pertsona horrek ez du begi horretatik ikusiko eta kataratak dituela esaten da. Kataratekin jaiotzen diren umeak (jaiotzetiko kataratak edo karata kongenitoak) ezin dute ikusi, itsutasun mota bat da. Kasu batzuetan segun nolakoak diren, hau da zerbait berreskuratu badaiteke ikusmena, nahiz eta argiaren kontrastea izan, operatu egin ebhar da.

Begiaren barruko kapa edo geruza erretina da. Argiarekin ninia itxi egiten da, beraz erretina ikusteko tantan batzuk botatzen dira begira ninia ez ixteko, anestesia bezalako bat da ninia zabalik geratzeko eta argiarekin erretina ikusteko, begiaren fondoa. Begiaren fondoa kolore gorrixka, arroza du (hau da begiaren barrualdeak). Humore beirakada erretinaren pareta ukitzen dago, likido bat da eta poltsatxo batean dago eta gardena izan behar du. Bi likido dira konpartimendu desberdinetan. Bat aurreko kamaran humore urtsua, honek ez du poltsarik eta beste atzeko kamaran humore beirakada, eta honek bai du poltsa eta erretinaren ondoan dago txertatuta.

  • Lehengo kapa edo geruza: esklerotika eta kornea. Gardenak dira
  • Bigarren kapa edo geruza: koroidea eta irisa. Begiari kolorea ematen diotenak.

Kornea eta kristalinoaren artean aurreko kamara dago, eta humore urtsua da.

Likidoak drainatze sistema bat dute, erregulatu egiten dira eta momentu guztian mantentzen dira. Huts egin ezkero, begiaren hipertentsioa dago eta glaukoma bat sor daiteke (itsu gera zaitezke).

Malko-guruinak beti begiaren goiko kanpoko ertzean daude. Malkoak hezetu edo busti eta babestu egiten du begia, hau da, negarrarekin begia garbitu egiten du. Bestetik, malkoak sudurrarekin daude konektatuta eta begiaren ertzean sudur ondoan karunkula dago.

Hari beretik, ninia hainbat motetakoa izan daiteke:

  • Nini midriatikoak: ninia oso handia, asko irekitzen denean, zabal zabalik. Adibidez ilunetan begia midriatikoa da.
  • Nini miosikoa: Ninia txiki-txikia, normalean baino txikiago denean.
  • Nini ez- erreakzionatzailea: Ez du erreakzionatzen argiaren estimuluaren aurrean.
  • Nini erreakziontzailea: Argiaren aurrean erreakziontzaen duenean

Niniak erreakzionatzen ez dutenean oso egoera larria da.

Urrunean begiratzen denean kristalinoa mehetu edo estutu egiten da ondo ikusteko. Gertu begiratzen denean, berriz, loditu egiten da. Kristalinoak malgutasuna galtzen badu ikusten duguna ez da fovea-raino iritziko eta ez dugu ondo ikusiko.

  • Miopia: Normalean izaten da begi bat pixka bat luzeago eta iristen den irudia ez da iristen erretinara, beraz, lente bat jartzen da irudia iristeko, hau da; lenteak irudiak urrundu egiten du erretinara heltzeko. Lente bikonkaba. Beraz, miopiarekin begiak ez du ondo enfokatzen eta irudiaren proiekzioa erretina baino lehenago geratzen da.
  • Hipermetropia: Askoz aratzago zentratzen da irudia, orduan egin behar dena da irudia gerturatu lente batekin. Lente bikonbensoa (lodi lodia izaten da).

Irudia ondo enfokatuta geratzeko erretinan lenteekin zuzentzen da, edo kornea zizelatzen.

  • Astigmatismoa: Kornearen formarekin zerikusia du. Kornea ez bada guztiz esferikoa ez du ondo ikusiko. Kornearen forma aldatzen denean astigmatismoa edukitzen da, koilara sopera baten forma duenean. Normalean kataratetatik operatzen zaituztenean, ondoren, astigmatismoa geratzen zaizu, zeren kristalinoa iristeko kataratak operatzeko kornea moztu egin behar da eta niniaren zulotik kristalinoa iristen da. Beraz, gero kornea josi egin behar da eta normalean astigmatismoa geratzen da zeren korneak bere forma esferikoa galtzen du. Kornea osatzen denean astigmatismoa joan egiten da, kasu batzuetan zerbait geratu egiten da eta lente bat jarri behar da. Astigmatismoa normalean herentziazkoa da.

 

  • Makularen endekapena (degeneración macular):  Erretinaren zona bat zahartzen doanean, bere funtzioa galtzen doa eta pertsona horrek ikusteari utziko dio eta ezingo da errekuperatu. Zelulak beraien funtzioa galdu egiten dute, beraz ez du ikusiko, ez da informazioa jasoko. Behin detektatuta batzuetan eten daiteke, eta beste batzuetan ez, eta itsutasun egoera heldu. Normalean adinarekin sortzen da.

 

  • Erretinopatia: Hitz hau oso orokorra da, erretina gaixorik dagoela esan nahi du. Erretinopatia bat orokorra da, beraz esan nahi duena da erretinari zerbait gertatzen zaiola, adibidez; makularen endekapena erretinopatia bat izan daiteke.

 

  • Osmosia: Odol zirkulazioa espazio batetik garraiatzen da, beti espazio berdinetatik ematen ditu bueltak (gutxi gora behera 5 litro odol ditugu gorputzean). Gatz edo azukre … asko jaten dugunean odolean disolbatuta daude. Zelulak ere beraien barnean likidoa dute (likido intrazelularra) eta likido hori ez badute ez dute funtzionatzen zelulak gune hurtsu batean mugitzen dira eta mintz erdirazkorra zelularen mintz bera da eta horrela berak uzten du sartzen nahi duena, likidoak horrela leku batetik bestera pasatzen dira. Likidoak denbora guztian mugitzen ari dira gune intrazelularretik gune extrazelularreta, odolaren gunera. Adibidez, hanka puskatzen dugunean, likidoak erretenitzen ditugulako, likido hori gune extrazelularrean dago. Likidoen kontzentrazioa galtzen baldin bada arazoak egon daitezke.

Begiarekin zerikusia duten arazo eta begiaren egitura ikusi ondoren, hainbat kontzeptu garbitu behar ditugu. Lehenik eta behin, ikusmen urritasuna edukitze zer den:

Ikusmenean zorroztasunean edo ikusmen-eremuan muga bat izatea. Ikusmen zorroztasunari dagokionez, formak bereizteko gaitasuna ez izatea da eta, ikusmen- eremuan aldiz, zabaleraren eta luzeran ikusteko gaitasuna ez izatea. Beraz, aurretik aipatu ditugun arazoak ere ikusmen urritasuna izatea dela esango genuke, ez delako soilik itsu izatea. Arazoak izanik baina zerbait ikusteko gaitasuna baldin badago, horri anbliopia deitzen zaio.

Honekin bat, garrantzizkoa da ikusmen urritasuna sortzen den unea; jaio aurretik, jaiotzen edo jaio ondoren. Jaio aurretik, tripan zaudela sortu diren arazo edo hainbat faktoreen ondorioa izan daiteke. Jaiotzerakoan, erditze unearekin du zerikusia, eta jaio ondoren aldiz, istripu, adina etab. eraginez.

  • Eragina:

Itsuak: Inguruko informazio falta izango du, mugikortasun eta antolaketa espazialerako arazo handiak izan ditzake, komunikaziorako zailtasunak izan dezakete (beraien aurpegiko keinuak zurrunak dira, ez dakite noiz den beraien txanda eta ondorioz ez dute beraien txanda itxaroten…) eta autoestimulazioa helburu duten mugimendu estereotipatuak egin dezakete.

Anbliopeak: Informazio ez osatua jasotzen dute, arrastoei esker (hondakinezko ikusmena) inguruaren ideia orokorra sor dezakete, autonomia gehiago izan dezakete eta ikusmen arazoak ezkutatzeko joera izan dezakete (lagunduz gero haserretu egiten dira, ikustearen itxura egin ahal dute…). Hau hobeto ulertzeko, hemen daukazue simulazio batzuk.


  • Hezkuntzaren esku-hartzea:

Hezkuntza arloan, ondo dakigun bezala aniztasuna izango denez nagusi, ikasleren bat horrelako arazo bat izango duena izatea posible izan daiteke. Ondorioz, gure helburu nagusietako bat, lehenik eta behin gaztea ezagutzea izango da. Behin gaztea ezagututa, berarekin komunikatzeko modu egokiak zeintzuk izango diren aztertu beharko ditugu, komunikazio gabe ezin bestelako gure helburu nagusia garatzen hasi; autonomia lantzea.

Honekin bat, ezin ditugu gazteak dependentzia bat izaten utzi, beraien etorkizunean arrakasta izatea delako helburu. Horregatik, Braille sistemaren bidez ikaskuntza egitea posible dela uzte dugu. Baina zer da braillea?

Braille sistema, itsuek erabiltzen duten komunikazio sistema da, Luis Braillek (1829) sortu zuen sistema, hain zuzen ere. Braillek honela definitu zuen berak sortutako sistema: Hitzak, musika eta kantu xehea idazteko prozedura, puntuz baliatuta, itsuek erabil dezaten eta eurei eskainia.

Braille sistemak 64 zeinu ditu erliebezko sei puntu konbinatu ondoren eratutakoak. Gaur egun teknologia berriei esker aurrerapen handiarekin erabiltzen den sistema da, adibidez; ahots sintetizatuarekin egokitutako ordenagailua.

Hezkuntzara begira, irakasleek gainontzeko kasuetan bezala ikaslea ezagutu behar du. Batzuetan , alde batera utzi behar da diagnostikoaren izena eta benetan haurra nolakoa den jakin.

Ikusi dugun bezala, zenbait teknika daude ikusmen urritasuna daukaten pertsonentzat, baina, aipatu beharra daukagu, oraindik oso garestiak direla zenbait baliabide erostea. Estatu Batuak eta batez ere Apple konpainiak hainbat programa eta egokitzapen atera izan ditu urritasun hau daukaten pertsonentzako, baina, esan dudan bezala ez daude guztion eskuetan egoteko moduko prezio batean.

Aipatu nahi dugu, ikusmen urritasun motak aztertu ondoren, badaudela itsuak direnak eta zerbait ikusten dutenak edo hobeto esanda anbliopeak direnak. Zenbait adituek diotenez, anbliopeak diren pertsonei hobe da daukaten ikusmen hori estimulatzea, braille erakustea baino.

Izan ere, adibidez pantaila egokitzapenekin gauzak ikus ditzakete  eta daukaten gutxi hori aprobetxatuz eta itsu geratzen badira gaixotasunak okerrera egiten duelako, braille ikastea 30 eguneko kontua dela diote. Oso erraza omen da, hori dela eta, ikusmena galtzen ari den pertsona bati hobe da, ikusten duen bitarte horretan daukan hori estimulatzea eta aprobetxatzea eta gutiz galtzen badu, azkar batean ikasiko du braille irakurtzen.

Klaseak eta materialak ikusmen urritasuna duten haurrei egokitzen badira, gainontzeko ikasleekin batera klaseak jaso al izango dituzte, horretaz gain, ikaskideek haur hauekin hitz egin dezakete nahiz eta ezin duten ondo ikusi, hitz egin eta entzuteko ez daukate arazorik.

Bukatzeko, irakasle bezala haur bakoitzaren egoera zein den jakin behar dugu eta ondo aztertu ondoren erantzun bat bilatu behar diogu beratzako aproposena dena.

  • Bizipena:
Gorka lehen hezkuntzako 4.mailan dago, orain harte ez du inongo arazorik izan ikusteko, baina, medikuak esan diote ikusmena galtzen ari dela eta denbora gutxi barru itsu geratuko dela.
Gorkaren gurasoek bere irakaslearekin hitz egin dute eta bere semearen arazoaren berri eman diote. Irakasleak, esan die ikusmena duen bitartean nahiz eta urria izan, aprobetsatu egin behar dela eta ahalik eta gehien estimulatu behar dela.
Horretarako irakaslea, haur horren beharrak erantzuteko esku hartzeak hartuko ditu eta haur horrek medikuak esan bezala ikusmena guztiz galtzen badu braille erakutsiko diote irakurtzen eta idazten jarraitzeko.
  • Gizartearen ikuspuntua aldatzen:
Zenbait pertsonek uste dute ikusmen urritasuna hereditarioa dela. Uste hau okerra da, izan ere, itsuak diren guraso batzuengandik haur itsu bat atera daiteke, baina, ez dauka zertan hala izan
Beraz, noizbait ikusmen on bat daukan ume bat ikusten baduzue guraso itsua batzuekin ez da arritzekoa izan ere posible baita.
Horrelako mitikoa oso barneratuta daude gaurko gizartean, baina, asko eta asko ez dira zuzenak. Horrelako gertaerak ez gertatzeko zenbait gauzez informatuta egon beharko ginateke.
Modu honetan, eskola eta gizarte inklusiboa sortzeko bideak zabalduko ditugu, diskriminazioa eta segregazioa alde batera utziz aniztasunean oinarritutako bizitzara gerturatuz.
  • Adituaren hitzak:

Jeanette Bragado logopedak, zentzumenen inguruko gainontzeko gaiekin batera (entzumen urritasuna eta motore urritasuna), ikusmen  urritasunarekin izan duen esperientzia azalduko du.

  • Bazenekien…
Jendeak uste du, itsuak diren pertsonek ezin dutela harreman sexualak izan. Itsuak, nahiz edozein premia berezi dituzten pertsonek harreman sexualak izan ditzazkete.
Zentzumen bat guztiz garatuta edo garatu gabe eukitzeak ez diru sexu harremanak izatea ekiditen, ez dago inongo arazorik.
Gainera ikusmena garatuta ez dutenez,  gainontzeko zentzumenak ohiko jendeak baina garatuago izan ohi dituzte eta horien bitartez, sexuaz disfrutatu dezakete.

Utzi iruzkina